2012(e)ko irailaren 17(a), astelehena

Energia Berriztagarrien Politika (Ing)



Proiektu honen helburu nagusia, EBko Estatu Kideetako gobernuei laguntzea da 2009/28/CE Direktiba ezartzeko, eta europar energia berriztagarrien politika bideratzea epe ertain eta luzean. Energia berriztagarrien iraganeko eta gaur eguneko politika arrakastatsuak aztertuak izango dira, eta gomendioak emango dira energia berriztagarrien etorkizuneko sistemak hobetzeko. Herrialde bakoitzak aurrera eramandako politiken azterketa zehatza egingo da lan honetan.
                        

2012(e)ko irailaren 10(a), astelehena

Nafarroako Teknologia eta Berrikuntza Plana 2012-2015 (Es)



Dokumentu honek Nafarroako IV Berrikuntza Plana aurkezten digu, 2012-2015 urteetarako. Plan honek jarraitu nahi dituen lau lerro estrategikoak honako hauek dira: Nafarroan I+G internazional bat garatzea, maila handikoa eta merkatura orientatua; teknologia oinarridun enpresen balorizazioa eta sortzea; enpresa nafarrek I+G+B-aren erabilera sistemiko bat edukitzea lehiakortasun tresna moduan; eta zerbitzu eta produktu berrien erabilerarako zabalkuntza soziala sustatzea.


                             

2012(e)ko irailaren 5(a), asteazkena

Kultura arteek eta industriek Euskadin 463 milioi euroko diru-sarrerak eta 3.000 lanpostu sortu zituzten

Kultura arteek eta industriek Euskadin 463 milioi euroko diru-sarrerak eta 3.000 lanpostu sortu zituzten.html

Eco Euskadi 2020. 2020rako Euskadi jasangarri batentzako egoeraren diagnostikoa (Es)



2020rako hazkunderako europar estrategiari jarraituz, lan honek Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua aurkezten digu. Sarrera baten ostean, 2020rako eszenatoki posibleak aztertuko dira. Honi jarraituz, jasangarritasunerako arriskuak ikusiko dira, Euskadirentzako egoerak, jokabideak eta ikuspegiak aztertuz. Atal hau zati desberdinetan banatzen da: eredu produktiboa, lana eta lehiakortasuna; produkzioa eta kontsumo jasangarria; aldaketa klimatikoa eta eredu energetikoa; antolamendua eta lurraldearen erabilera; azpiegiturak eta garraio moduak; ongizate estatua; kohesio soziala; kultura eta gizartea; eta gobernantza.