2012(e)ko uztailaren 9(a), astelehena

10 urte euskal enpresetan ekodiseinua aplikatzen 2001-2011


Azken urteotan aurrerapen izugarriak egin dira industriako ekoizpen-prozesuaren ingurumen kontrolean. Datozen urteotan hainbat faktore garrantzitsuk markatuko du euskal ekonomiaren bidea; kostuak aurrezteak, baliabideak erabiltzeko eraginkortasunak, teknologia-berrikuntzak eta produktu eta zerbitzu berdeagoak diseinatzeak. Alde horretatik, Ekodiseinua ingurumen-erronka handia da, eta enpresentzako aukera ona, fabrikazio- eta banaketa-kostuak murrizteko balio baitu, eta kalitatea hobetu eta produktuari balio erantsia emateko. 2001. urteaz geroztik, hainbat jarduera-sektoretako enpresek Ekodiseinua ezartzen izandako 44 esperientzia arrakastatsu jaso dira dokumentu honetan. Hemen jasotako esperientzia guztiak beste ekoizpen-zentro batzuetara eramateko modukoak dira, eta haien metodología jarduera-sektore guztietan ezar liteke.

                         

Kluster eta kluster politiken kontzeptuak, eta haien eginkizuna lehiakortasuna eta berrikuntzarako (Ing)


Klusterrak gero eta hedatuago dauden kontzeptu bat dira, azken aldian klusterren mesedetan egiten diren politika eta ekimenen desberdinetan islaturik ikusten da hau. Artikulu honek klusterrek, kluster politikek eta ekimenek lehiakortasunerako eta berrikuntzarako duten ahalmena deskribatzen du. Dokumentu honen helburua ez da Europako kluster politika edo ekimen zehatz baten eragina neurtzea eta aztertzea, ezta europar mailan aurrera eramandako edo aurrera eramatea aurreikusitako ekimenen eragina aztertzea ere. Honen ordez, kluster kontzeptuaren inguruko eta bere eragin ekonomikoaren inguruko informazio objektiboa ematen da, eta baita gaur egunean aurrera eramaten diren politiken ikuspegiaren inguruko informazioa ere.