2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

Arrain gutxi saldu da Ondarroako bentan

Asteon, oso arrain gutxi lehorreratu dute baxurako arrantzaleek Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Itsasoaren egoera ez da batere ona izan, olatuak nahikoa handiak izan dira eta haize asko egon da egunotan. Arrantzatu den arrain kopurua txikia izan dela kontutan hartuta, gainera, itsasoratu den ontzi kopurua ere oso txikia izan da. Egunotan, Ondarroan deskargatu duten ontziak hiru besterik ez dira izan. Irakurri gehiago

Erosleak arrainaren kalitatea ikusten, Ondarroako kofradia aurrean

Lana erregulatzeko txostenak erdira jaitsi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoa

 Lana erregulatzeko espedienteak erdira jaitsi dira 2015ean: 695 bildu ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak, iaz baino %52 gutxiago; 1.434 jaso zituen orduan. Erregulazio txostenek 8.108 langileri eragin diete: 5.718 langileri kontratua aldi baterako eten diete —iaz baino %53 gutxiagori—, 1.530i lanaldia jaitsi diete (-%52), eta kalean geratu dira 860 (-%41). Sektorez sektore begiratuta, abenduan ere aurreko hilabeteetako joerari eutsi diote datuek. Zerbitzuen sektorean egon zen espediente gehien (%45,04); industria arloan izan dira %39,14, eta eraikuntzan %15,40. Egun, 406 espediente daude indarrean.

Berria.eus

Sener-ek ospitale-instalazio bat eraikitzeko lanak ikuskatu ditu Mexikon

Sener ingeniaritza eta teknologiako enpresa-taldeak lanen ikuskapena eta proiektu exekutiboaren idazketa eta egiaztapena egin ditu, Mexiko Hirian kokatutako Eduardo Lizeaga Ospitale Nagusiko ekipamendu kirurgiko baten eraikuntzarako. Irakurri gehiago. 

Spri_internacionalización_SENER